Exposiciones fotográficas

Salam alaekum

Salam alaekum (euskaraz)


   Zibilizazioen arteko talkaz mintzatzen garenean ez ote gara terminoen kontraesanean erortzen ari? Zibilizatua dena ez da gatazkan ari. Kulturak, jatorrak izanez gero, ez dute topo egiten haien artean. Egiazki gure planetan gertatzen dena ezjakintasunen arteko talkatzat jo liteke, herrien arteko Salam alaekumelkarrekiko ez jakinaz elikatzen den fenomenoa. Ezjakintasuna arrazismoaren ametako bat da, funtsean arrazismoa beldurra baino gehiago ez delako. Ezezagunarekiko beldurra.
   Ez da inondik ere egia Islamak mendebaldeko demokraziaren eta bere oinarrien aurka joan nahi duela, komunikabideek hainbatetan baieztatzen duten moduan, eromen kolektiboaren sua piztuz. Fanatiko gutxi batzuk burututako eraso terrorista “islamiko” deitutakoen aurkako gaitzespena aditzera ematen dugunean, musulman herritarrak ere biktimak direla gogorarazi nahi dugu. Benetako herritar musulmanek ere eraso terroristak gaitzetsi egin dituzte, azken hauek erlijioaren pentsamenduaren eta praktikaren aurka doazelako. Edozelan ere, ekintza hauek herrialde batzuek (Palestinak, Txetxeniak, Afganistanek, Irakek) jasan izan dituzten aurretiko erasoen ondorio pozoitsua dira (legez kontrako gudak, okupazioak, kolonizazioak). Eraso hauei printzipioen arteko borrokaren itxura eman nahi zaien arren, interes geoestrategiko eta ekonomikoetan errotuta daude, petrolioaren putzuen kontrola esate baterako. Atentatu hauek eragiten duten biktima bakoitzeko, herri haietan aurrez hamaika hildako errugabe izan dira esku-hartze neokolonialen ondorioz: desberdintasuna da halako biktimak gutxitan agertzen direla mass-median.
   Folklore eta ideologietatik haratago, kultura islamikoa ezagutzeko garaia da. Aurreiritzirik gabe sar gaitezen mundu horretan eta batzen gaituena bereizten gaituena baino gehiago dela egiaztatuko dugu. Herritar musulmanek familiak dituztela, beren seme-alabak guk bezala maite dituztela. Jaten dutela, edaten dutela, lan egiten dutela, disfrutatzen dutela, bizi direla eta gu bezala hiltzen direla. Hurbil gaitezen, ez dute kosk egiten. Islamak dio persona guztiak (musulmanak izan edo ez) anai-arrebak garela, Jainkoarentzat (Ala) berdinak. Eta zalantzarik ez izan: anai-arrebak bezala tratatuak izango gara lagun bihurtzen garen edo musulman baten abegi ona eskatzen dugun bakoitzean. Lehenik, “Salam alaekum” esan diezaiogun. Beti “Alaekum salam” erantzungo digu. “Bakea zurekin izan dadila” opa diogu. Eta berak “zuekin bakean izan dadila” ere opa digu.

Iñigo Baragañaren argazki lanaren erakusketa birtual iraunkorrak:
fotoAleph
www.fotoaleph.com webgunean

 

La exposición Salam alaekum ha sido exhibida en la Casa de Cultura de Villava (Navarra) en octubre 2017.

Salam alaekum
50 fotografías realizadas en Senegal, Marruecos, Túnez, Egipto, Turquía, Siria, Jordania, Yemen, Irán, Pakistán e Indonesia.

© Iñigo Baragaña / fotoAleph