Galería de pintura

Oficio de colores

Lanaren gaitzak eta jakintzat (euskaraz)


   Niri artista deitzea ez dut gustuko. “Arte” eta “artista” hitzei, “kultura” eta antzekoei gertatzen zaien bezala, hain modu nahasgarrian erabiltzen dira, non beren esanahia galdu baitute. Sarritan erabiltzeagatik ahitutako hitzak. Bai Rembrandti bai Lady Gagari berdin-berdin “artista” deitzen zaienez, eta bai Kapera Sixtinoa bai makrame lan bat “arte”-tzat jotzen direnez, zaila egiten zait kontzeptu horiekin bat egitea. Nik neuk nahiago dut nirea lanbidetzat jotzea.
Miguel Angel Eugui   Ofizio guztiak bezala, eginez ikasten da, hainbat lanabes erabiliz (pintzelak, paletak, mihiseak, bastidoreak..) materiarekin esperimentatzeko, hura itxuraldatu arte. Eta ia alkimikoa den prozesu horretan, inoiz existitzen ez diren irudiak sortzen dira. Orainaldiko momentu mugiezinak, sekula errepikatuko ez direnak. Lantzen dudan materia pigmentoak dira, koloreak alegia, beren nahasketa amaiezinez.
   
   Margolaritzaren eta musikaren arteko analogia ugariek atenzioa eman didate betidanik. Eskala heptatonikoko zazpi notetatik musika guztia sortzen den moduan, otzadarreko zazpi koloreen nahasmenak pintura osoa eragiten du. Musikak eta pinturak hiztegi bera partekatzen dute hein handi batean: konposizioa, kromatismoa, tonalitatea, harmonia… Musikan pianoforte deitzen den hori pinturan argi-iluna litzateke. Biak ala biak saiatzen dira edertasuna erreproduzitzen (edo kuestionatzen), giroak sortzen, sentsibilitatea akuilatzen, sentimenduak astintzen. Lucian Freud pintore errealista apartak esan zuen bezala, “inongo sentimendurik ez da margolan batetik kanpo gelditzen”.
   Baina hori nola lortu kolore sinpleak nahasiz? Errealismo figuratiboaren bideari ekin badiogu, bidezidorrik gabeko errepide korapilatsua da. Ez da nahikoa formak ertzatzea, errealitatea antzeratzea. Erreliebea, itzalak, sakontasuna landu behar dira, hirugarren dimentsioa birsortu behar da. Airea margotzen saiatu, Velázquezek egin zuen antzera. Argiaren ñabardura guztiak bereganatu. Antza afinatzea ez da nahikoa: psikologia islatu behar da, erretratoari indarra eman. Disonantzia eta harmoniarekin jolastu behar da. “Edertasun anitzen harmonia ezkutua”, Pucciniren Toscan Mario Cavaradossik abesten duen bezala.
   
   Agerian da nik lantzen dudan genero figuratiboak nolabaiteko trebetasun teknikoa eskatzen duela, lanari esker hobetuz doana. Lanbidearen zati bat da. Era berean, nire kasuan behintzat, mihiseak eta irudiaren markoak egitea ere lanbidearen barne daude. Ghandiren iradokizunari jarraituz, falta zaidan gauza bakarra da mihiseak ehuntzea.
Miguel Angel Eugui   Ez ditut gutxiesten beste bide batzuk: abstraktua, espresionismoa edo arte kontzeptuala, besteak beste. Plastikaren munduan guztiak du bere tokia. Horrekin ez dut “denak balio du” esaten, ordea. Plastikaren esparruan, beste generoetan bezala, baloreen hierarkia ere badago. Baina hierarkia hori nork finkatzen du? Inork ez, denboraren galbaheak baizik.
   Hala ere, ohartzen naiz zenbait “artistak” bide horietan jarraitzen dutela, konpromiso handirik eskatzen ez duen aterabide erraza balitz bezala. Izan ere, horrek beharra gidari erabiltzeko aukera ematen die, gogoeta metafisikoen eta sakona iruditu arren ezer adierazten ez duten mordoilo ulertezinen bidez hustasuna bete nahian, Tom Wolfek The Painted Word liburuan salatu zuen moduan. Menéndez Salmonek ere esana du: “Gure denbora hitzen merkatarien denbora gisa eraiki da”. Eta horren ondorioz, gutxienez 32.000 urteko historia duen margolaritzaren teknika klasikoa gutxiesten da askotan, gaindituta dagoen iraganeko kontua delakoan. Baina ezin da korrika egin lehenengo urrats zalantzatiak eman gabe.
   
   Lan piktorikoa egiteko unean, halabeharrez epe interesgarriak agertzen dira sarritan.
Norberari dagokio aurkikuntza horiek aprobetxatzea eta haien gainean lantzea. Sortutakoa bukatzutzat emateko, edo akaso sakrifikatzeko, aurreko aldiak beharbada hobetuko ez dituen aldi berri bati begira. Picassok irudi baten azpian koadro ugari daudela zioen.
   Gizartearentzat hain erabilgarriak diren aurrerapenak nola sortu ahal diren galdetzen diot askotan neure buruari. Esaterako, zeramikaren sorkuntza. Nola asmatu suak landutako lokatzatik harria baino gogorragoa eta iraunkorragoa den materiala sortzea. Agian kasualitatearen ondorioa, sutegi batean eroritako lokatz zati batengatik. Hori dela eta, sormen prozesuan irekia izan behar dela uste dut, dena kasualitatearen esku uzterik ez dagoela jakin arren. Ezusterako tartea utzi behar da, baina noski, teknikaren kontrol zorrotzari eutsiz.
   Nik koadro bakoitza erronkatzat jo ohi dut, nire ezagutza piktorikoa proban jartzeko, eta koloreen eta argiaren baliabideekin probatzeko. Emaitza hobea edo txarragoa izanen da, baina prozesua bizigarriagoa, aberasgarriagoa. Hori dela eta, beti naturaletik margotzen saiatzen naiz, horrek dakartzan zailtasun guztiekin.
   
   Esate baterako, giza irudia lantzean –hura baita gehien asetzen nauen generoa- mota askotako ustekaberi aurre egin behar izan diet. Gripe batek, bidaia batek, hurbileko persona baten heriotzak saioak eten ditzakete, eta askotan obra osoa betirako alde batera utzita geldituko da, amaitu gabe, Schuberten Zortzigarren sinfonia bezala.
   Behin haurdunaldi betean zegoen emakume bat saiatu nintzen margotzen. Obra nahiko aurreratua zegoenean, emakumearen erditzea uste baino lehenago etorri zen eta hantxe bertan gelditu zen margoa.
   Beste behin, Arreko Trinitateko ur-jauziko bazter bat buru belarri margotzen ari nintzela, eta konposizioa, kolore-masaren kokapena, eta baita huntzen, ihien eta zuhaixken berdeen harmonia ere aurreratuak zeudela, zer eta udalaren kamioneta agertu zen. Bertatik jaitsi zen langile taldeak, motozerrak eta sasi-garbitzeko makinak hartuta, jo ta ke moztu, sasiak garbitu, kimatu, mozkindu, eta azken landare-izpia ere erauzi zuen, nire eszenatokia zilarra bezain garbi utzita. Behin paisaia bat margotu nahiko eta kentzen didate.
   
   Lanaren gaitzak dira. Arian-arian jakintza sortzen duten gaitzak. Eta horretan gabiltza.

   Miguel Angel Eugui Pastor

   
   




   
Miguel Ángel Eugui
Miguel Angel Eugui   

Villava (Navarra), 1950. 
  
Estudios de dibujo técnico.

Titulado en Decoración por la Escuela de Artes y Oficios de Barcelona.

Estudios de dibujo y pintura en la Escuela de Artes Aplicadas y Oficios Artísticos de Pamplona.

Siete años de cursos de pintura con Mikel Esparza (Pamplona).

Curso de verano con Mary Beth McKenzie en National Gallery de Nueva York (1999).
   

   
Exposiciones colectivas
   
Agua, pintura y sur
Galería Ormolú (Pamplona)
2005

Figuración en pequeño formato
Museo Gustavo de Maeztu
Estella (Navarra)
2013

Personas
Organizada por el Ateneo de Pamplona
Planetario de Pamplona
2016


Exposiciones individuales
    
Óleos
Ciudadela de Pamplona (Navarra)
2006 
    
Óleos
Batán de Villava (Navarra)
2006
    
Elogio de lo cotidiano
Casa de Cultura de Villava (Navarra)
2011

Elogio de lo cotidiano
Casa de Cultura de Zizur Mayor (Navarra)
2012

Los sueños, sueños son
Teatro Gayarre (Pamplona)
2014

Oficio de colores
Casa de Cultura de Villava (Navarra)
2018

Oficio de colores
Ciudadela de Pamplona (Navarra)
2018
   

Exposiciones virtuales permanentes en fotoAleph

Miguel Ángel Eugui  (Óleos y dibujos)
Elogio de lo cotidiano  (Bodegones)
Oficio de colores
   
E-mail de contacto:  migueleugui@fotoaleph.com
(Idiomas: español e inglés)

 

Punto Rojo  El punto rojo indica cuando la obra no está a la venta

 


Oficio de colores
Miguel Angel Eugui

  
© Miguel Angel Eugui Pastor
© fotoAleph 2018. All rights reserved
www.fotoaleph.com

Textos: Iñigo Baragaña, Javier Monreal
Traducción: Malen Eugi, Xabi Jaso

  


 

Otras exposiciones de Miguel Ángel Eugui en fotoAleph
Miguel Ángel Eugui
(Óleos y dibujos)
   
Miguel Angel Eugui
Elogio de lo cotidiano
(Bodegones)
   
Miguel Angel Eugui


fotoAleph / Galería de Pintura